2011/09/25

ZEZENKETAK KATALUNIAN

Kataluniako Monumental zezen-plazan asteburu honetan izan da azken korrida. Parlamentak zezen-korridak debekatzeko erabakia hartu zuenetik, bagenekien une hau iritsiko zela eta iritsi da.
Zezen-plazaren inguruan bi jende-motak bildu dira: zezenzale sutsuak eta zezenketen kontrako eragile suharrak. Batzuek beren ulertuezina adierazten zuten, eta besteek, cavarekin topa egiteko baliatu zuten abagunea.
Hala ere, ez zen istilurik izan.
Hona Sexta telebista kateak egindako inkesta baten emaitzak. Hiru taula horiek kontuan hartuta, hona ariketa-proposamena:

  • Talde txikian (bi-lau lagun) komenta itzazue taulak. Lehenengo, ulertu ondo zer informazio ematen duten.  Ondoren, datu horiek erabiltzeko behar dituzuen hizkuntza-gaiak errepasatu, adibidez, ehunekoak. Itzulpenak egiteko zer lexiko beharko duzuen aztertzea ere komeni zaizue.
  • Banaka, idatzi berria. Izan dadila, biharko (asteartea) Berrian argitaratzeko modukoa.
Hona Sextaren taulak bere horretan, euskaratu gabe:




1 comentario:

  1. Anónimo9/26/2011

    Monumental-a mutu geratu da

    Azken egunotan, Espanian ika-mika handia sortu da Monumental zezen-plaza ixtearekin. Orain dela hilabete batzuk kataluniako parlamentariek erabaki zuten zezenketak debekatzea bozketa batean. Hemendik aurrera Katalunian ez dute egingo zezenketarik, behintzat, gobernu berak jarraitzen badu. Hori dela eta, La Sexta katenak inkesta bat egin du bere ikus-entzuleen artean eta, laburbilduz, hauek dira galdetegiaren ondorio nagusienak:

    • Katalunian populazioaren hiru laurdenak zezenen aurkakotzat jotzen du bere burua eta gehienak debekuaren alde daude.
    • Debekuaren contra dauden %77ak PPkoak dira, aldi berean, PSOEko %42ak bakarrik alde daude.

    Esanak esan, argi dago, agian, Katalunian zezenketaren tradizioa izugarria izan dela, baina gaur egun zale amorratu gutxi daudela. Horren ondorioz, jende askok ez du negar egingo, ate hauek berriro ireki ezean. (Isabel)

    ResponderEliminar

Iruzkinen bat egin nahi duzuenerako, txoko hau erabil dezakezue. Nahikoa lan eman digu atal honek eta ea oraingoan ondo geratzen zaigun. Iruzkinen atalean bazen aukera bat edonori idazteko aukera ematea ahalbidetzen zuena, eta hori erabili dut orain. Ea zortea dugun!