Kaixo, adiskideak, hona gaurko lan-proposamena: aukera ezazue bikoteka segidako testuetako bat (6-8 min inguruko iraupena dute). Segidan, idatz ezazue testu horietako bakoitzaren laburpena. Laburpenarekin batera, idatzi beste bi laburpen faltsu ere. Antola itzazu hiru laburpen horiek a), b) eta c) aukeretan. Ondoren, blog honetan komentario gisa sartuko dugu bakoitza eta gainerako ikasleek ulermen-ariketa egin ahal izango dute.
Hona entzuteko testuak:
Laburpena / YEREBATAN
ResponderEliminarA- Orient Expresa hartu eta Istanbuleraino joango gara. Istanbul, Konstantinopla, Bi-zanzio. Ekialdeko hiriburua izan zena, Mendebaldekoa Erroma zen eta Erromako inpe-rioa gahinbeheran zegoenez, Instanbuleko altxorrak begi honez ikusten zituen. Yereba-tan gordelekua “altxor” haiek babesteko eraiki zuten.
Gordelekua handia zen, da, katedrala deitzen diote. Ederra, uraren tenplua ere deitzen dioten Handia (100 X 100 m2ko, gutxi gorabehera), ederra, zutabez, erdi puntuko arkuz eta estatuaz josia.Igerilekuren itxura. Baina, berezia zen zutabeetan altxorrak ezkutatzen zituztelako. “Deiluru” liburuan Abrahim Belahidek, ingeniariak, planoak erakusten zi-tuen. Liburuan Bagdadeko Liburutegian egoteagatik gaur egun arte iritsi da.
Konstantinoplako azken setioan Yerebatan tenplua erre egin zuten erromatarrek, eta gaur egun “Deiluru” altxor bihurtu da.
Gordelekua, berreskuratua dago, baina altxorren arrastorik ez, sugarren artean edo lapu-rren eskuetan desagertu ziren.
B- Orient Expresa hartu dugu gaur eta Istanbuleraino joango gara, Istanbul, Konstanti-nopla, Ankara… Hainbeste izenekin ezagutzen dugu Ekialdeko hiriburua izan zena! Hor, ur tenplu handiena dago, gudatik babesteko eraikina, hain zuzen ere, Inperio erro-matarrean ura elementu garrantzitsuena zen eta harentzako gordelekuak sortu zituzten, gordeleurak deritzete. 3000 eraiki zituzten. Herria gordeleurez josita zegoen eta ondo-rioz inperio otomandarra menperaezina zen.
Yerebatan gordeleur handiena da eta uraren tenplua deitzen diote. Sartzeko 10 lira, hau da, 5€, gutxi gorabehera ordaindu behar dira. Ederra. Zutabez beteta, igeri lekuaren itxura, estatuaz beteta, erdi puntuko arkuak…ikusgarria!
St. Sofiaren ondoan dago eta Yerebatan katedrala ere deitzen diote.
C- Norteko ferrokarrilak bidaiak egiten ari da. Gaurkoa, Donostiatik Istanbuleraino (bi mila eta bostehun kilometrora), Orient Expresean.
Helmuga klasikoena da, Istanbul, edo Konstantinopla, Bizanzio ere deitua.
Hiriak, hanka bat Europan dauka eta bestea Asian. Eskolako liburua hartzen dugu histo-ria ezagutzeko eta gordeleku bat ezagutzea erabaki dugu. Zergatik? Konstantinopolis, Mendebaldeko hiriburua Roma zenean, Ekialdekoa zen Romako inperioa izugarri handia zen, baina gainbeheran zegoenez Konstantinopla oso tentagarria zen konkistatzeko
Konstantinoplak ez zuen nahikoa ur, eta gerran ura elementurik garrantzitsuenetarikoa zen, zeren etsaiak ura erabiltzen zuen hiriak suntsitzeko, adibidez, ura pozointzen saia-tzen zen. Bizantiarrek, beren ura babesteko 60 gordeleku eraiki zituzten, eta gu handie-nera joango gara, Yerebatanera, uraren tenplua deitzen diotena Handia (100 X 100 m2koa, gutxi gorabehera), ederra, zutabez, erdi puntuko arkuz eta estatuaz josita Igeri-leku baten itxura du.
St Sofiatik hurbil, Yerebatanek ere katedrala ematen du
Clara
GÖRLITZ ETA DRESDEN. Ebe
ResponderEliminara. Bi herri hauek oso ospetsuak dira beren teknologia-erakusketagatik. Hainbat makina erreminta dira ikusgai; adibidez, izugarrizko tamainako eta kapazitateko fresak eta tornuak. Egunero 3.000 lagun inguruk bisitatzen dute eremua. Munduko ekoizle handienak daude leku hauetan bisitatzen edo erakusten. Etorri zaitez eta sartu sarean, zure ametsak, teknologiarekin zerikusia daukatenak, egia bilakatzera.
b. Bi herri hauek oso ospetsuak dira beren lukainka erraldoiagatik. Urtero garagardo festak antolatzen dituzte eta 30.000 kilo saltzen dira .Urtero 50.000 bat lagun elkartzen dira festak ospatzera eta umeentzat ohikoa baino tamaina txikiagokolukainkak ekoizten dituzte, bereziki umeen lukainkarekiko zaletasuna bultzatzeko.
c. Bi herri hauek ospetsuak dira beren teknologiengatik. Görlitzen erlojuen ibilbidea egitea aholkagarria da, hainbat erloju mota ezagutzeko. Bada eguzki erloju bat zodiakoa ere erakusten duena. Dresdenen garraiobideen museoa bisitatzea gomendagarria da. Besteak beste, paperez egindako lehen hegazkina museoan dago, baita Alemanian ibili zen lehenengo lokomotora ere.
ROTTERDAM ETA DIKEAK. Olga.
ResponderEliminarA.- Herbeheretara egindako bidaiari buruz eta han bisitatzea merezi duten lekuei buruz ematen dute, Norteko Ferrokarrila irrati saioan, hainbat azalpen, esate baterako, estatu honek itsasoaren kontra borrokatzeko zer arma erabiltzen dituen.
Herbehereak estatu bat da eta hantxe daude kokatuta Holanda izeneko bi probintzia: Ipar Holanda eta Hego Holanda. Lehenik eta behin Holanda hitzaren esanahia hondoratuta dagoen lurra dela jakinarazi digu erreportajeak.
1953an uholdeak izan ziren Herbehereetan eta ondorioz 1853 pertsona hil ziren, hori dela eta itsasoari aurre egiteko plan berezia abian jarri zuen hango gobernuak Delta Plana, hain zuzen ere.
Hori dela eta, Rotterdam ondoan dagoen Huk Fangola hirian Maeslant izeneko hesia eraikin zuten, itsasoko urak hiria kaltetu ez zezan. Lana izugarria egin zuten. Bi beso mugikor baliatuz hesia itxi egiten da beharrezkoa izanez gero.
Horrez gain Herbeheretan zehar hainbat dike egin zituzten, baina aipatzekoa da Afsluitdijekoa, izan ere, 32 kilometroko luzera dauka eta gainetik autoek pasatzeko zein erdian aparkatzeko aukera dauka, eskertzekoa da halako ikuspegi zoragarria izatea
Hala ere, dikeak baino gauza gehiago dago ikusteko eta hego Holandan egonez gero ezinbestekoa da Deft hirira jotzea, han kalez kale ibiltzeaz aparte bi bisita eginarazi dizkigute gure erreporteroek: Eliza Zaharra eta Eliza berria, biak ikusteko modukoak. Eliza Zaharraren dorrea okertuta dago eta bere baitan oso kanpai handi eta astuna dauka, Eliza berriak, berriz, dorre zuzena dauka, baina 109 metrokoa eta 48 kanpai dauzka, jotzeko orduan karriloi itxura dauka.
B.-Herbeheretara egindako bidaiari buruz eta han bisitatzea merezi duten lekuei buruz, Norteko Ferrokarrila irrati saioan, hainbat azalpen ematen dute, esate baterako, gazta egiten duten herriak.
Herbehereak estatu bat da eta hantxe daude kokatuta Holanda izeneko bi probintzia: Ipar Holanda eta Hego Holanda. Lehenengo eta behin, Holanda hitzaren esanahia hondoratuta dagoen lurra dela jakinarazi digu erreportajeak.
1953 urtean Holandarrak gaztak egiten hasi ziren eta elikagai horri esker Holandako ekonomia pixkanaka- pixkanaka garatu zen, are gehiago, gaur egun ere horretan datza Holandako ekonomia-maila..
Hori dela eta, Rotterdam ondoan dagoen Gouda hiria ezagutzea gomendatzen digute erreportajearen egileek, hango lantegiak zein abeletxeak ikustea merezi baitu
Horrez gain, Herbehereetan zehar dauden hainbat dike ikustea ezinbestekoa da, baina aipatzekoa da Afsluitdijekoa, izan ere, 32 kilometroko luzera dauka eta gainetik autoek pasatzeko zein erdian aparkatzeko aukera dauka, eskertzekoa da halako ikuspegi zoragarria izatea.
Hala ere, dikeak baino gauza gehiago dago ikusteko eta hego Holandan egonez gero ezinbestekoa da Deft hirira jotzea, han kalez kale ibiliz, Amsterdameko Coffe-shopen antza daukaten lokalak topatzen baitira. Halaber, bi bisita eginarazi dizkigute gure erreporteroek: Eliza Zaharra eta Eliza berria, biak ikusteko modukoak. Bakoitzak bere ezaugarriak ditu, Eliza Zaharraren dorrea okertuta dago eta bere baitan oso kanpai handia eta astuna dauka, Eliza berriak berriz dorre zuzena dauka, baina 109 metrokoa eta 48 kanpai dauzka, jotzeko orduan karriloiaren antza dauka.
C.- Herbeheretara egindako bidaiari eta han bisitatzea merezi duen lekuei buruzko informazioa ematen dute, Norteko Ferrokarrila irrati saioan. Hainbat xehetasun ere ematen dizkigute, esate baterako, estatu honek itsasoaren kontra borrokatzeko zer arma erabiltzen dituen.
Herbehereak estatu bat da eta hantxe daude kokatuta Holanda izeneko bi probintzia: Ipar Holanda eta Hego Holanda. Lehenik eta behin, Holanda hitzaren esanahia hondoratuta dagoen lurra dela jakinarazi digu erreportajeak.
1953an uholdeak izan ziren Herbeheretan eta ondorioz 1853 pertsona hil ziren, hori dela eta itsasoari aurre egiteko plan berezia abian jarri zuen hango gobernuak Delta Plana, hain zuzen ere.
YEREBATAN. Xabi.
ResponderEliminarA.- Yerebatan munduko ur gordeleku handienetarikoa da. Euskal Herritik 2.550 kilometrora dago kokatuta, Istanbul hirian (antzinako Konstantinopla eta Bizanzio). Orient Express tren ospetsua aproposa da hara ailegatzeko.
6. mendean erromatar inperioa erraldoia zen eta Istanbul hiria banatuta zegoen: mendebaldeko zatia, Europan dagoena, gainbeheran zegoen; ekialdekoa, Asian dagoena, ordea, ez.
Hiri estrategikoa zenez Asiako aldea oso erakargarria zen konkistatzeko eta euri gutxi egiten zuenez ura gorde behar zuten gizakiak bizi ahal izateko. Horrexegatik 60 ur gordeleku zeuzkaten. Haietako handiena Yerebatan da, “Uraren Tenplua” deitua, katedral baten tamainakoa, hain zuzen ere: 143 metro luze, 65 metro zabal, 336 zutabe (9 metro altu bakoitza) eta guztiz betez gero 80 milioi litro ur gorde daitezke.
Ur gordeleku honen arazo bakarra bere kokapena da, zeren eta Istanbul hain handia zenez hiriko erdigunetik 5 kilometrora eraikin behar izan zuten, leku onena zelako, eta ura biztanle guztiei eramateko izugarrizko ur sarea egin behar izan zuten. Gaur egun Yerebatan bera bisitatu daiteke, baina ur sareko zati asko apurtu egin dira historian zehar.
Munduko beste leku batzuetan antzeko eraikinak daude, adibidez Caceresen, “Aise Orratzen” jauregian.
B.- Yerebatan munduko ur gordeleku handienetarikoa da. Euskal Herritik 2.550 kilometrora dago kokatuta, Istanbul hirian (antzinako Konstantinopla eta Bizanzio). Orient Express tren ospetsua aproposa da hara ailegatzeko.
6. mendean erromatar inperioa erraldoia zen eta Istanbul hiria banatuta zegoen: mendebaldeko zatia, Europan dagoena, gainbeheran zegoen; ekialdekoa, Asian dagoena, ordea, ez.
Hiri estrategikoa zenez Asiako aldea oso erakargarria zen konkistatzeko eta euri gutxi egiten zuenez ura gorde behar zuten gizakiak bizi ahal izateko. Horrexegatik 60 ur gordeleku zeuzkaten. Haietako handiena Yerebatan da, “Uraren Tenplua” deitua, katedral baten tamainakoa, hain zuzen ere: 143 metro luze, 65 metro zabal, 336 zutabe (9 metro altu bakoitza) eta guztiz betez gero 80 milioi litro ur gorde daitezke.
Gainera Istanbul bisitatuz gero hiri erdian dago, Ayasofia tenplutik 150 metro eskasera.
Munduko beste leku batzuetan ere badaude antzeko eraikinak, adibidez Caceresen “Aise Orratzen” jauregian.
C.- Yerebatan munduko ur gordeleku handienetarikoa da. Euskal Herritik 2.550 kilometrora dago kokatuta, Istanbul hirian (antzinako Konstantinopla eta Bizanzio). Orient Express tren ospetsua aproposa da hara ailegatzeko.
6. mendean erromatar inperioa erraldoia zen eta Istanbul hiria banatuta zegoen: mendebaldeko zatia, Europan dagoena, gainbeheran zegoen; ekialdekoa, Asian dagoena, ordea, ez.
Hiri estrategikoa zenez Asiako aldea oso erakargarria zen konkistatzeko eta euri gutxi egiten zuenez ura gorde behar zuten gizakiak bizi ahal izateko. Horrexegatik 60 ur gordeleku zeuzkaten. Haietako handiena Yerebatan da, “Uraren Tenplua” deitua, katedral baten tamainakoa, hain zuzen ere: 143 metro luze, 65 metro zabal, 336 zutabe (9 metro altu bakoitza) eta guztiz betez gero 80 milioi litro ur gorde daitezke.
Gainera Istanbul bisitatuz gero, hiri erdian dago, Ayasofia tenplutik 150 metrora eskasera, eta oso egokia da tour bat egiteko: Ayasofia, Mezkita Urdina, Yerebatan, Bosforoa, Itsaso Beltza, eta abar.
Munduan antzeko beste lekurik ez dago eta horrexegatik da hain ospetsua.