2011/09/24

HIZKUNTZA GUTXITU BATEN BERRESKURATZEA

Garabide garapen bidean diren herri eta herrialdeei laguntzen dien erakunde bat da. Erakunde horrek estilo berezia du lan egiteko: munduko beste leku batean izan den esperientzia baten berri ematen die garapen bidean diren herrikoei eta haiek, heuren kabuz, erabakitzen dute zer egitasmo jar dezaketen martxan. Horrela, munduko hainbat herrirentzat baliagarri izan daitekeelakoan, euskararen berreskuratzeari buruzko bideo-sorta bat zintzilikatu du Vimeon.
Gu ez gara Garabidekoak, ordea, eta hizkuntza gutxitua duen beste herri bati gomendio-txostena idazten ausartu gara.
 Honatx proposatzen dizugun eginkizuna, urratsez urrats:

  •  Erabaki ezazue zeinek zein bideo ikusiko duzuen. Bideo bakoitzak 4-6 minutu irauten du.
  •  Ikusi egokitu zaizun bideoa (banaka edo bikotea edo... )
  •  Hartu ikusi duzunaren berri emateko apunteak 
  • Elkartu bideo desberdinak ikusi dituzuen pertsonak eta eman ikusitakoaren berri
  • Osatu beste herri batekoei aholku emateko txostena Izenburu hau proposatzen dizugu: "____________ hizkuntzarentzat komenigarri iruditzen zaizkigun aholkuak, euskararen ibilbidean oinarrituta."
  •  Idatz ezazue idazlan bana, nahi baduzue blog honetan, eta, nahiago baduzue, paperean. Hona bideoen helbidea: Garabide/euskararen berreskuratzea

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Iruzkinen bat egin nahi duzuenerako, txoko hau erabil dezakezue. Nahikoa lan eman digu atal honek eta ea oraingoan ondo geratzen zaigun. Iruzkinen atalean bazen aukera bat edonori idazteko aukera ematea ahalbidetzen zuena, eta hori erabili dut orain. Ea zortea dugun!