Huertas Ludicas-i buruz berria entzun dudanean izugarrizko ideia iruditu zait. Izan ere, beti baratza bat edukitzeko ametsa izan dut, baina lur-sailak oso garestiak dira eta ez nekien alokatzeko aukera zegoenik. Nik ezin dut 6.000 euro ordaindu lur zati baten truke, alabaina 50 euro hilean ez da arazo bat niretzat.
Horrez gain, nire etxean baratza inoiz ez dugunez, ez dugu tresnarik, baina baratz hauetan jende guztiak erabil ditzake behar duena, esatebaterako aitzurak edo karretillak.
Bestalde, nekazaritzaren mundua desezaguna bada zuretzat, beti hor dago pertsona bat aholkuak emateko prest. Berak esango dizu noiz landatu behar dituzun porruak, edo zenbat aldiz urestatu behar duzun letxugak.
Esanak esan, ziur nago gero eta jende gehiagok aukera hau aprobetxatuko duela bere barazkiak ekoizteko.
Baratze ludikak, ideia interesgarria. Gero eta jende gehiago, guk geuk egindakoa kasu gehienetan askoz hobe izango dela konturatzen da. Zergatik ez itzultzea gure aitona-amonaren garaira eta gure produktuak guk geuk ereitea? Horrela, benetan jakingo dugu zer daukagun platerrean. Horretaz gain, gure seme-alabeei nolakoa den mundu hau ikasarazteko modu on bat dela iruditzen zait, eta nondik datozen barazkiak, oraindik ume batzuek esnea kutxetan datorrela pentsatzen dutelako eta supermerkatuetan egiten dutela.
Horregatik, nahiz eta ideia hau entzunda neukan Araban aldetik, uste dut nahiko desberdina dela. Araban egiten duena baratza besterik ez alokatzea da. Gero zure kabuz, bilatu edo erosi behar dituzu lurra landatzeko tresnak eta haziak eta baldin ez badakizu nola egin, hori izango da zure arazoa. Proiektu honetan, aitzitik, dena gure eskura izango dugu, haziak izan ezik, jakina.
Gorlizen hasi zen egitasmoa eta orain Erandion eta Leimozen ere lurrak dituzte. Lurra prestatuta dago bere barazkiak erein nahi dituztenentzat. Ez da beharrezkoa hartzea lur-eremu handirik, alokatzen duten baratze txikienak 60m2 ditu eta. Bestalde arkoi bat daukate non gordetzen dituzte erreminta guztiak erabili nahi dituenentzat. Beraz, ez da derrigorrezkoa izatea gureak, guztiok har ditzakegu. Hori da abantailetariko bat, beste bat izan liteke eskainitako aholkuak. Ezer ez jakitean kasuan baratzeeri buruz, ez kezkatu, haiek beti prest egongo dira zu laguntzeko. Eta hau guztia 0,70 €tan metro karratua.Baldintza bakarra: urte baterako kontratua.
Ez dakit izango den ala ez negozio errentagarria, baina badakidana da behintzat osasungarriago jango dugula gaur egun baino eta beste zaletasun bat izan daitekela, gainera atari zabalean. Zer gehiago eska dezakegu? Nik neuk apustuko nuke Huertas lúdicas-en aldeko.
Dudarik ez daukat! Denbora pasatzeko baratzeak izatea ideia ezin hobea iruditzen zait. Jende gutxik du aukera baratz bat izateko bere etxean, batez ere, hirian bizi garenok. Baratze propioa edukitzeak leku dezentea eta beharrezkoak diren erreminta guztiak izatera behartzen gaitu. Hortaz aparte, landutako guztia mantentzeko denbora behar da, eta XXI. mendeko biztanleok beste gauzaren bat izango dugu, baina denbora, hain zuzen ere, ez da soberan daukaguna.
Hau ikusita, baratzeak alokatuko dituzten pertsona hauekin ados nago. Nire adostasunak zerikusia du euren baratze propioak alokatzen hastearekin eta beste pertsona batzuei dena prest utziko dietelako beraiek nahi dituzten produktuak landatzeko. Prest egongo diren gauza horien artean, lur saila abonuarekin prestatuta, arkoi bat, erremintak eta behar izango duten laguntza daude. Nork uka dezake aukera on hau produktu naturalak etxean eduki ahal izateko?
Planteamendu hau oso ondo dago, baina ekintza berri askok bezala, batzuei iruditu ahal zaie ezertarako balio ez dutela eta asmatzen dutenek dirua besterik ez dutela nahi. Nire uste apalean, baratze hauek ez alokatzeko arrazoia bakarra egongo litzateke, alegia, beren alokatze-prezioa. Metro karratuko 70 zentimo balio izateak nahiko garestia iruditzen zait baina benetan baratzeak izateko gogoa duenak prezio hori ordainduko du. Bukatzeko, esan nahi nuke, animatzen ditudala baratze-zale guztiei honelako gauzak egitera, dirua badaukate noski!
Iruzkinen bat egin nahi duzuenerako, txoko hau erabil dezakezue. Nahikoa lan eman digu atal honek eta ea oraingoan ondo geratzen zaigun. Iruzkinen atalean bazen aukera bat edonori idazteko aukera ematea ahalbidetzen zuena, eta hori erabili dut orain. Ea zortea dugun!
Denbora librean baratzara
ResponderEliminarHuertas Ludicas-i buruz berria entzun dudanean izugarrizko ideia iruditu zait. Izan ere, beti baratza bat edukitzeko ametsa izan dut, baina lur-sailak oso garestiak dira eta ez nekien alokatzeko aukera zegoenik. Nik ezin dut 6.000 euro ordaindu lur zati baten truke, alabaina 50 euro hilean ez da arazo bat niretzat.
Horrez gain, nire etxean baratza inoiz ez dugunez, ez dugu tresnarik, baina baratz hauetan jende guztiak erabil ditzake behar duena, esatebaterako aitzurak edo karretillak.
Bestalde, nekazaritzaren mundua desezaguna bada zuretzat, beti hor dago pertsona bat aholkuak emateko prest. Berak esango dizu noiz landatu behar dituzun porruak, edo zenbat aldiz urestatu behar duzun letxugak.
Esanak esan, ziur nago gero eta jende gehiagok aukera hau aprobetxatuko duela bere barazkiak ekoizteko.
Baratze ludikak, ideia interesgarria. Gero eta jende gehiago, guk geuk egindakoa kasu gehienetan askoz hobe izango dela konturatzen da. Zergatik ez itzultzea gure aitona-amonaren garaira eta gure produktuak guk geuk ereitea? Horrela, benetan jakingo dugu zer daukagun platerrean. Horretaz gain, gure seme-alabeei nolakoa den mundu hau ikasarazteko modu on bat dela iruditzen zait, eta nondik datozen barazkiak, oraindik ume batzuek esnea kutxetan datorrela pentsatzen dutelako eta supermerkatuetan egiten dutela.
ResponderEliminarHorregatik, nahiz eta ideia hau entzunda neukan Araban aldetik, uste dut nahiko desberdina dela. Araban egiten duena baratza besterik ez alokatzea da. Gero zure kabuz, bilatu edo erosi behar dituzu lurra landatzeko tresnak eta haziak eta baldin ez badakizu nola egin, hori izango da zure arazoa. Proiektu honetan, aitzitik, dena gure eskura izango dugu, haziak izan ezik, jakina.
Gorlizen hasi zen egitasmoa eta orain Erandion eta Leimozen ere lurrak dituzte. Lurra prestatuta dago bere barazkiak erein nahi dituztenentzat. Ez da beharrezkoa hartzea lur-eremu handirik, alokatzen duten baratze txikienak 60m2 ditu eta. Bestalde arkoi bat daukate non gordetzen dituzte erreminta guztiak erabili nahi dituenentzat. Beraz, ez da derrigorrezkoa izatea gureak, guztiok har ditzakegu. Hori da abantailetariko bat, beste bat izan liteke eskainitako aholkuak. Ezer ez jakitean kasuan baratzeeri buruz, ez kezkatu, haiek beti prest egongo dira zu laguntzeko. Eta hau guztia 0,70 €tan metro karratua.Baldintza bakarra: urte baterako kontratua.
Ez dakit izango den ala ez negozio errentagarria, baina badakidana da behintzat osasungarriago jango dugula gaur egun baino eta beste zaletasun bat izan daitekela, gainera atari zabalean. Zer gehiago eska dezakegu? Nik neuk apustuko nuke Huertas lúdicas-en aldeko.
Dudarik ez daukat! Denbora pasatzeko baratzeak izatea ideia ezin hobea iruditzen zait. Jende gutxik du aukera baratz bat izateko bere etxean, batez ere, hirian bizi garenok.
ResponderEliminarBaratze propioa edukitzeak leku dezentea eta beharrezkoak diren erreminta guztiak izatera behartzen gaitu. Hortaz aparte, landutako guztia mantentzeko denbora behar da, eta XXI. mendeko biztanleok beste gauzaren bat izango dugu, baina denbora, hain zuzen ere, ez da soberan daukaguna.
Hau ikusita, baratzeak alokatuko dituzten pertsona hauekin ados nago. Nire adostasunak zerikusia du euren baratze propioak alokatzen hastearekin eta beste pertsona batzuei dena prest utziko dietelako beraiek nahi dituzten produktuak landatzeko. Prest egongo diren gauza horien artean, lur saila abonuarekin prestatuta, arkoi bat, erremintak eta behar izango duten laguntza daude. Nork uka dezake aukera on hau produktu naturalak etxean eduki ahal izateko?
Planteamendu hau oso ondo dago, baina ekintza berri askok bezala, batzuei iruditu ahal zaie ezertarako balio ez dutela eta asmatzen dutenek dirua besterik ez dutela nahi.
Nire uste apalean, baratze hauek ez alokatzeko arrazoia bakarra egongo litzateke, alegia, beren alokatze-prezioa. Metro karratuko 70 zentimo balio izateak nahiko garestia iruditzen zait baina benetan baratzeak izateko gogoa duenak prezio hori ordainduko du.
Bukatzeko, esan nahi nuke, animatzen ditudala baratze-zale guztiei honelako gauzak egitera, dirua badaukate noski!