2011/10/25

2011/09/25

ZEZENKETAK KATALUNIAN

Kataluniako Monumental zezen-plazan asteburu honetan izan da azken korrida. Parlamentak zezen-korridak debekatzeko erabakia hartu zuenetik, bagenekien une hau iritsiko zela eta iritsi da.
Zezen-plazaren inguruan bi jende-motak bildu dira: zezenzale sutsuak eta zezenketen kontrako eragile suharrak. Batzuek beren ulertuezina adierazten zuten, eta besteek, cavarekin topa egiteko baliatu zuten abagunea.
Hala ere, ez zen istilurik izan.
Hona Sexta telebista kateak egindako inkesta baten emaitzak. Hiru taula horiek kontuan hartuta, hona ariketa-proposamena:

  • Talde txikian (bi-lau lagun) komenta itzazue taulak. Lehenengo, ulertu ondo zer informazio ematen duten.  Ondoren, datu horiek erabiltzeko behar dituzuen hizkuntza-gaiak errepasatu, adibidez, ehunekoak. Itzulpenak egiteko zer lexiko beharko duzuen aztertzea ere komeni zaizue.
  • Banaka, idatzi berria. Izan dadila, biharko (asteartea) Berrian argitaratzeko modukoa.
Hona Sextaren taulak bere horretan, euskaratu gabe:




2011/09/24

HIZKUNTZA GUTXITU BATEN BERRESKURATZEA

Garabide garapen bidean diren herri eta herrialdeei laguntzen dien erakunde bat da. Erakunde horrek estilo berezia du lan egiteko: munduko beste leku batean izan den esperientzia baten berri ematen die garapen bidean diren herrikoei eta haiek, heuren kabuz, erabakitzen dute zer egitasmo jar dezaketen martxan. Horrela, munduko hainbat herrirentzat baliagarri izan daitekeelakoan, euskararen berreskuratzeari buruzko bideo-sorta bat zintzilikatu du Vimeon.
Gu ez gara Garabidekoak, ordea, eta hizkuntza gutxitua duen beste herri bati gomendio-txostena idazten ausartu gara.
 Honatx proposatzen dizugun eginkizuna, urratsez urrats:

  •  Erabaki ezazue zeinek zein bideo ikusiko duzuen. Bideo bakoitzak 4-6 minutu irauten du.
  •  Ikusi egokitu zaizun bideoa (banaka edo bikotea edo... )
  •  Hartu ikusi duzunaren berri emateko apunteak 
  • Elkartu bideo desberdinak ikusi dituzuen pertsonak eta eman ikusitakoaren berri
  • Osatu beste herri batekoei aholku emateko txostena Izenburu hau proposatzen dizugu: "____________ hizkuntzarentzat komenigarri iruditzen zaizkigun aholkuak, euskararen ibilbidean oinarrituta."
  •  Idatz ezazue idazlan bana, nahi baduzue blog honetan, eta, nahiago baduzue, paperean. Hona bideoen helbidea: Garabide/euskararen berreskuratzea

TXINAKO HARRESI HANDIA

Julen, Enrike eta Ebe-ren lana duzue hau: